XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONAMARTIRI

Gure haurrekin

Bai egun segur nahi ditugu gure Herriko haur multcho pollit bat goretsi egiten dituzten indarrez, eta beraz merezi dituzten laudorioez!

Iragan astean Baionan ginintuen hirur herritar eskolier beren Certificataren iragaiterat edo bederen iragan nahiz joanak: hiruak alegerarik itzuli zaizku beren Certifikata airoski ardietsirik: Huna zoin diren: Hazparneko Collegiotik: Ourthiague Jean, Aosteiko seme zaharrena: orai badukek aitari trakteur horren gainean ibiltzeko Celhay horietan bederen galdegiteko dretcho pochi bat; ez dauk hain segur errefusatuko.

Herriko eskolatik aldiz: Etcheverry Antoinette Otxozelhaiko alaba: uda huntan bere jakitatea balia dezake gure grotta edo harpe aiphatuetan: eta azkenik Larramendy Germain Landagaraikoa (malgré l'émotion) arrazan dukek.

Goraintzi bero bat igorriko diok nere parthez chantza on bat desiratuz aneia Bettiri Algerian bere zerbitzua laster fini duen aneia sarjantari.

Ez gira hortan baratzen.

Ez dituguia herriko eskolatik haur multcho pollita Concours de devoirs de vacances horietan aiphamen eta sari pollitak ardietsi dituztenak?

Lehenik (1er prix du Sud Ouest Graciet Sabine Aguerre Berrikoa: une montre valeur 10.000 fr.eta Bordeleko itzuliño bat bere errientsarekin (aux frais de la princesse, s.v.p.); Arotçarena Eulalie (une montre, 6.000 fr.); Hiriabarne Danielle (une montre, 1.000 fr.et un article maroquinerie, 1.750 fr.; Graciet Gracie, un stylo ( 2.250 fr.); Garat Veronique, un stylo ( 2.000 fr.); Arotçarena Léonie, un stylo ( 2.250 fr.); ahizpa Arotçarena Mayi, un article maroquinerie ( 2.000 fr.)

Gure desira ere da azkenik, aiphatu Chaparretako bi ahizpa hauien aneia egun hautan Algeriatik bere zerbitzua akabaturik ethorri beharra den Charles gaizoaren laster ikustea.

Eta orai ez zauku gelditzen gure konplimenduen eskaintzea baizik: bai haur maithagarri horier guzier, horien burhaso oneri, horien erakasler, manera berezi batez gure hirur eskoletako buruzagi Hiribarne andereari, bere lanari holako karrarekin, zonbat eta zonbat oren gaineratiko eginez; (osoki bichtan dugunaz geroz) ez baita uste gabetarik hein hortarat heltzen.

Araberan estimatzen othe dugu???